Datorren urtarrilaren 18an BIGEren Batzar Orokorra ospatuko dugu

2020-01-07

BIGEREN BATZAR OROKORRA

Urtarrilaren 18an, larunbatean, BIGE Gurasoen Elkartearen Ohiko Batzar Orokorrera ospatuko dugu.

Ordua: 10:30etan lehen deialdian, 11:00etan bigarren deialdian. Batzarra 13:00etan bukatuko da.

Lekua :  “La Bolsa” auzo etxeko Areto Nagusia, Pilota Kalea 10, Bilbo (metro Zazpikaleak).

 

11:00. Batzarra. Gai zerrenda:

  • 2019ko urtarrilaren 19ko Ohiko Batzarraren akta onartzea, hala badagokio
  • BIGEren Zuzendaritza Batzordea aurkeztea eta karguak berritzea
  • 2018-19 ikasturteko memoria ekonomikoa eta jarduerena.
  • 2019-2020 urteko jardueren plana eta aurrekontua.
  • Eskariak eta galderak

 

11:45. Hitzaldia: “Nahi dugun Eskola Publikoa” Ana Eizagirreren eskutik.

 

Ondoren, elkar ezagutzeko gune bat izango dugu, eta luntx bat jateko aukera.

Batzar Orokorra federatuta dauden IGEei zuzenduta dago, mail bidez jasoko duzue informazio guztia, mesedez konfirmatu etorriko zaretela hurrengo helbidean: bige@bige.eus