Bermeoko San Frantzisko eskola Hegaluze saria jaso du

2023-05-22

Bermeoko San Frantzisko eskolak Hegaluze 2023 saria jaso du.

Hegaluze 2023 Arrain Azoka Elkarteak Bermeon ematen duen saririk garrantzitsuena da. Ekitaldia Arrain Azokaren aurkezpenean egin zen, pasa den maiatzaren 19an.

Hegaluze Sariaren helburua Bermeoren alde, eta Bermeorentzat, lan egiten duten pertsonei eta erakundeei balioa ematea da. 9 hautagaitzen bidez aurkeztutako 13 proposamenen artean, Arrain Azoka Elkarteak erabaki du XXIX. Arrain Azokaren Hegaluze Saria San Frantzisko Eskolari ematea, besteak beste, arrazoi hauengatik:

– San Frantzisko Eskolak 50 urte bete ditu. Bermeotar askorentzat erreferentziazko eskola da, eta izaten jarraituko du.

– Eskola irekia da herriarentzat, bere eguneroko errealitatean aktiboki parte hartzen duena, euskalduna, berritzailea, eleanitza, inklusiboa, konpentsatzailea eta plurala.

– Eskolak udalerriko haurrei beren ahalmen guztiak garatzen eta bizitzaren esparru guztietan aurrera egiten laguntzen die, herritar toleranteak, kritikoak, parte-hartzaileak, arduratsuak eta iraunkortasunarekin konprometituak.

Zorionak San Frantzisko Eskola!! Segi horrela!!