Beldur barik sariak

2020-12-02

Ondarroako Institutuko hainbat ikaslek beren kategoriako lehen saria irabazi dute “Lerro berrien artean” bideoarekin Emakundek antolatutako Beldur Barik lehiaketan.

Epaimahaiak egileen mezu eraldatzaile eta proaktiboa azpimarratu nahi izan du. Haizea Basterretxea, Maddi Aranburu, Itxasne Gandiaga, Jon Revuelta, Aritz Gimeno, Nerea Etxaburu, eta Niko Arrizabalaga izan dira egileak. Zorionak!

Hemen ikus ditzakezue bideo irabazleak : www.beldurbarik.eus/eu/videos-ganadores-beldur-barik-2020/