23/24 IKASTURTERAKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO BEKAK
2023-06-15
Behean sinatzen dugun erakundeok, familia batzuk unibertsitateaz kanpoko bekak eskatzeko dokumentazioa lortzeko izaten ari diren zailtasunengatik kezkatuta, prozesu honetan laguntzeko zentro, erakunde eta familien artean informazio hori zabaltzea adostu dugu.
2023/2024 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko bekak eskatzeko epea uztailaren erdialdean irekiko da, irailaren 30era arte.
Jarraibideak aurreko ikasturtekoen antzekoak izango dira (ikastetxean Hezkuntza Sailaren azalpen-liburuxka emango dizute.
2022ko diru-sarrerak justifikatzeko zailtasunak badituzu:
• familia iritsi berria izateagatik eta lan-baimenik ez izateagatik
• erroldatuta ez egoteagatik eta, ondorioz, gizarte-laguntzak jasotzeko aukerarik ez izateagatik
• edo beste arrazoi batzuengatik
Laguntza ekonomikoa eman dizuten GIZARTE ERAKUNDEEN ZIURTAGIRIAK aurkez ditzakezu (Caritas, Gurutze Gorria, Elikagaien Bankua, eta abar) edo aurkitzen dituzun
zailtasunak gainditzeko bidean laguntzen ari zaizkizunak (Ongi Etorri Errefuxiatuak, SOS Arrazakeria, Ijitoen Elkarteak, eta abar).
Eta nola egin ez badakizu, deitu edo bidali WhatsApp bat eta informazioa emango dizute:
– 656 77 06 58 (Ongi Etorri Errefuxiatuak)
– 656 73 69 53 (Adarra, Pedagogi Erakundea)
– 661 28 37 59 (Kale dor Kayiko, Bizkaia)
– 661 28 37 57 (Kale dor Kayiko, Gipuzkoa)
– 945225039 (Gao Lacho Drom. Araba)
– 943 248086 / 685 751073 (Agifugi, Gipuzkoa)
– 651 99 04 54 (Elkarrekin Kooperatiba, Gipuzkoa)
Eta, bide batez, gogorarazi nahi dizuegu “gerta daitekeela ikastetxeak ez eskatzea jantoki-kuota ordaintzea beka jaso dezaketen ikasleei”, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Zirkularrean adierazten den bezala, 2021/2022 ikasturtetik aurrerako eskola-jantokien funtzionamenduari dagokionez. Espero dugu hori kontuan hartuko dela ordainketa aurreratu behar duten edo ordura arte jantokian geratu ezin diren familiak egotea saihesteko.
ADARRA – AGIFUGI– BIGE– DENON ESKOLA– EAPN – ELKARREKIN KOOPERATIBA– GAO LACHO DROM– KALE DOR KAYIKO – LAB – ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK – SOS RACISMO BIZKAIA – STEILAS