Barakaldo eskola publikoetako patioetan karpak jartzen hasi da

2021-01-07

Ikastetxe publikoetan karpak jartzeko Eusko Jaurlaritzak udalei ematen dizkien laguntzak argitaratu ondoren, Barakaldo eskola publikoetako patioetan karpan jartzen hasi da.

Barakaldoko Udala haur eta lehen hezkuntzako eskolekin harremanetan jarri zen patioetan karpak jartzeko aukera eskaintzeko, eta hainbat ikastetxek eskatu dute karpak jartzea.

Karpa eskatu eta izango duten eskola publikoak honakoak dira: Alkartu Ikastola, Arteagabeitia Eskola, Bagatza Eskola (karpa bat haur hezkuntzarako eta beste bat lehen hezkuntzarako), El Pilar Ikastetxea, Gurutzeta Eskola, Ibaibe Herri Ikastetxea, Juan RamĆ³n JimĆ©nez HLHI, Larrea Eskola, Munoa Eskola eta Rontegi Eskola.

Dagoeneko, Bagatza, Munoa eta Gurutzetako eskoletako lanak hasi dira. Barakaldoko Udalaren asmoa da gainerako instalazioak urtarrilaren 18ko hamabostaldirako eginda egotea.

Beste udal batzuek ere karpak jarri dituzte ikastetxeetako patioetan: Zallako Mimetiz eskolan, Karrantzako Kontxa eskolan, Ugao eskolan edo Sopelako ZipiriƱen, adibidez. Bilboko Udalak adierazi duenez du ez da karpen instalaziorik egingo bere eskoletan.

Beste udal batzuek ere aukera aprobetxatzea espero dugu eta beren ikastetxeetako patioetan karpak jartzea.