Gernika-Lumoko ikastetxeen eta kirol-kluben arteko akordioa

2022-09-26

Haizeder, Montorre, Barrutia, Urretxindorra, Allende Salazar eskola publikoek eta San Fidel, Mertzede eta Seber Altube itunpeko ikastetxe publikoek, Urdaibai, Gernika Sporting, Lumo eta Gernika FC klubekin batera, akordio bat sinatu dute.

Akordioaren helburuak honako hauek dira: ā€œeskola-kirola bultzatzeko hain beharrezkoak diren eskola eta klub guztien parte-hartzea orekatzeaā€ eta horrez gain ā€œerakunde bakoitzaren etorkizuna bermatzeaā€ , baita ā€œUrbietako instalazioen erabilera adosteaā€.

Besteak beste, 10 urtetik beherako haurrek futbitoa beren ikastetxean bertan egingo dutela jasotzen da akordioan, kirol-klubetan sartu gabe. Taldeak eratzeko zailtasunak badaude, ikastetxeek lagundu egingo dute haurrak futbol-jarduera egin dezaketela bermatzeko.

Bestalde, adin horretako haurrik ez onartzeko konpromisoa hartu dute Gernikako eta inguruko herrietako klubek, eskoletan kirola bultzatuz.

Akordioan, bai ikastetxeak bai klubak ā€œharro agertzen dira beren herriko futbol-eskaintzarekinā€, eta adierazten dute haurrak kirola egiteko guztiak direla beharrezkoak.