Bilboko Udala: Dirulaguntzak 2025-2026
2026-01-09
Bilboko Udalak 2025-2026 ikasturterako dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 8tik otsailaren 20ra egongo da zabalik, baina azken egunera arte ez uztea gomendatzen dizuegu.
Eskabideak bi modutara aurkeztu ahal izango dira:
– Web-formularioaren bidez: https://www.bilbao.eus/aytoonline/tramitacion/subgeneral/login.jsp?idioma=e
– Edo Herritarrei Arreta emateko Udal Bulegoetako Erregistro presentzialaren bidez, aldez aurretik hitzordua eskatuta eta eskatzen diren dokumentuak aurkeztuta.
Hemen aurki ditzakezue Bilboko Udalaren dirulaguntzak eskatzeko jarraibideak.
Hezkuntza
Aurreko ikasturtearekin alderatuta, berrikuntza batzuk daude:
– Eskolaz kanpoko jardueren barruan, helburu berri bat sartu da diruz lagundu daitekeen kontzeptu gisa honakoa agertzen da: “Bilboko eskola publikoa sustatzea”. Horretarako, 100€ko osagarri gehigarri bat ezarri da Bilboko eskola publikoentzat eta haien familia-elkarteentzat.
– Berrikuntza sustatzeko programaren edo proiektuen barruan, ez dira diruz lagunduko bazkariak, irteerak, jaiak eta abar. Gastu arruntak baino ez dira diruz lagunduko.
Euskara
Hauek dira ikasturte honetarako berrikuntzak:
- Aurkeztu beharreko gutxieneko aurrekontua 800€koa izan behar da.
- Gehienez 800€ emango dira.
Ingurumena
“Auzoko bihotz berdeen ingurumen- eta gizarte-hobekuntza, eskolako 2030 agendaren bidez”
Bilboko Eskolako 2030 Agendan parte hartzen duten ikastetxeen, Lanbide Heziketako ikastetxeen eta Bilboko Lehen Hezkuntza bakarrik ematen duten ikastetxeen, edo, halakorik ezean, ikastetxe horietako guraso-elkartearen jarduerak, beren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntza lortzeko eginak ikastetxeetako ikasleen inplikazioarekin.
Eskolako jolastokietan biodibertsitatea hobetzeko jardueretarako ere eman ahal izango dira dirulaguntzak; esaterako, flora autoktonoko lorategi txikiak sortzeko, eskola-baratzea sortzeko, habia-kutxak jartzeko, etab
Jarduera horiek guztiak ikastetxeetako guraso-elkarteekin, bestelako elkarteekin, kolektiboekin edo inguruko boluntarioekin egin ahal izango dira.
Gastu mota: arrunta eta gauzatzeko epea: 2026ko irailaren 1etik 2027ko uztailaren 30era arte.
Gehienez ere eman daitekeen dirulaguntza: 5.000 euro
Aurkeztu beharreko eskabide guztietarako dokumentazioa:
- Eskabide-orria
- Aurrekontu-fitxa
- Zein proiektutarako eskatzen den dirulaguntza
- IGEak aurreko ikasturtean egindako jarduera guztien azalpen-memoria orokorra
- Dagokion eranskina
