Amaitu dira Bilboko Guraso Eskolak: ikasteko, pentsatzeko eta hausnartzeko gunea

2025-06-04

Ikasturte honetako Bilboko Guraso Eskolak amaitu dira. Zortzi hilabetez hainbat ikastetxetan eta institututan egin dira, familiei interesatzen zaizkien hainbat gai jorratuz, hala nola emozioak, osasun mentala, sexualitatea, elikadura edo hezkuntza positiboa. Gainera, ez ditugu ahaztu gaurkotasun handiko gaiak, mugikorren erabilera, besteak beste. Gurasoen egunerokotasuneko gaiak landu dira, gure seme-alabei hobeto laguntzeko funtsezkoak direnak.

“Bilboko Guraso Eskolak – Familia Osasunerako Gunea” programaren helburu nagusia familiei seme-alaben eboluzio-etapak ulertzen laguntzea da, eta haien garapenean lagunduko duten tresnak, estrategiak eta baliabideak ematea: hazkundea, heldutasuna, sozializazioa…

Heztea ez da lan erraza, horregatik BIGEk eta Bilboko Udalak programa hau bultzatzen dute, topaketarako, elkarrizketarako eta prestakuntzarako gune gisa. Guraso Eskolen %100 Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo – Osasun Sustapenaren Arloak diruz laguntzen du, eta, horri esker, familiek doan parte har dezakete.

Datorren ikasturtera begira espazio honetan pertsona gehiagoren parte hartzea espero dugu.

Zure eskolan edo institutuan Guraso Eskolako saioren bat antolatu nahi baduzue, jar zaitezte harremanetan zuen guraso elkartearekin edo idatz diezagukezue zuzenean. Pozik lagunduko dizuegu!