Miribillako guraso elkarteak formakuntza eskaintzen die familiei

2022-04-11

Miribilako Gurasoak, Miribilla Eskolako guraso elkarteak, informatikako bi ikastaro antolatu zituen joan den hiruhilekoan, Elkartenetek emanak, bata goizez eta bestea arratsaldez, familien ordutegietara egokitzeko. Parte-hartzaileak, guztiak amak, Internet murgiltzen ikasi zuten eta asko disfrutatu zuten sareak ematen dituen aukerak ezagutzen.

“Oso gustura ibili gara Interneten mugitzen ikasten. Ikastaroa laburra egin zaigu! Bai gure buruarentzat, bai gure seme-alabei ikasketetan laguntzeko garrantzitsua den prestakuntza honekin jarraitzeko modua aurkitzea espero dugu”, adierazi zuten.

Maiatzean, formazioarekin jarraituko dute eta lehen sorospenei buruzko ikastaroa antolatuko dute Bilboko Udaleko Osasuna Sustatzeko Zerbitzuari esker.