347 eredua. Informazio fiskalak

2024-01-31
Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena da, informazio eredu bat da, hau da, ez du inolako ordainketa edo itzultzerik suposatzen. Eredu honen bitartez hirugarren pertsonekin egindako eragiketek 3.005,06€-ko (BEZ barne) kopurua gainditzen badute Zerga-Agentziari aitortzen zaio.
Aurkezteko epea: otsailaren 1etik 28ra.

Zure elkarteak, 2022 urtean, zerbitzuen hornitzaile berarekin 3.005,06€ edo gehiagoko jarduerak edo hornidurak kontratatzen baditu, eredu hau behar bezala beteta aurkeztu behar zaio Bizkaiko Foru Ogasunari.

Aurkezpena telematikoki egin behar da.

➡ Informazio guztia:: 347-Bizkaiko Foru Aldundia