2023ko Bilboko Guraso Eskola hastera goaz!

2023-01-31

Zure semeak edo alabak Bilboko eskola edo institutu publiko batean ikasten du? Beste familia batzuekin esperientziak partekatzeko interesa duzu? Zure seme-alabak hezteko erronkaren aurrean gakoak eta baliabideak aurkitu nahi dituzu? Guraso eskola informaziorako eta prestakuntzarako lekua da, eta seme-alaben hezkuntza-prozesuan familiei orientazioa eta laguntza ematea du helburu.

Bilboko guraso-eskola BIGEk antolatzen du eta Bilboko Udaleko Osasun Arloak diruz laguntzen du.

Programa doakoa eta nahierakoa da, hau da, talde bakoitzaren beharretara egokitua. Saioak presentzialak dira eta ikastetxean egiten dira parte-hartzaileek adostutako ordutegian.

Zuen elkarteak oraindik programan parte hartzen ez badu eta interesa badu, iuria@bige.eus posta elektronikoaren bidez edo 944169360 telefonoaren bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan.

Familia gisa parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zure elkartearekin eta informa zaitez gai, egun eta ordutegiei buruz.