2022eko urtarrillaren 22an izango da BIGEren Ohiko Batzar Nagusia

2022-01-09

Datorren larunbatean, 2022ko urtarrillaren  22an , egingo den BIGEren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten dizuegu. Hasieran Batzar Nagusia aurrez aurre egingo dugu, higiene eta osasun neurri guztiak kontuan hartuta (distantziak, maskarak, tenperatura), baita COVID pasaportea aurkeztea ere. Batzarra aurrez aurre egiterik ez badago, jakinaraziko dizuegu.

 

Ordua:

10:30etan lehen deialdian,

11:00etan bigarren deialdian.

 

Lekua: 

“La Bolsa” auzo etxeko Ganbara aretoan, Pilota Kalea 10, Bilbo (metro Zazpikaleak).

 

Gai zerrenda:

 

– 2021ko Otsailaren 6ko Ohiko Batzarraren akta onartzea, hala badagokio.

– 2020-21 ikasturteko memoria ekonomikoa eta jarduerena.

– 2021-2022 urteko jardueren plana eta aurrekontua.

– Batzordea berritzea

– Eskariak eta galderak

 

Batzarraren ondoren Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak Hezkuntza Itunari buruz hitz egingo digu.

 

Batzarra segurtasun osoz egin ahal izateko, zuen elkartearen izenean parte hartuko duen pertsonak honako inprimaki hau bete behar du: FORMULARIOA