2019ko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzaren justifikazioa

2019-12-05

Hezkuntza sailburuaren 2019ko martxoaren 27ko Aginduaren bidez deitutako IGEentzako dirulaguntza  deialdiaren ebazpena atera da.

Kontuan izateko:

  • Justifikazio aurkezteko epea 2019ko abenduaren 20an bukatzen da.
  • “Nire Karpeta”-ren bidez espedientean sartu eta dirulaguntza onartu.
  • Emandako dirulaguntza baino ez da justifikatu behar.
  • Fakturak aurkezteko orduan %50 baino gehiagoko gastua formazioan izan  behar da.
  • Fakturak PDF moduan bidali behar dira, ordainketaren agiriarekin batera.
  • Bidali aurretik, bidali ahal diguzue dokumentazioa, zuzena dela egiaztatzeko.

BIGEk ordezkaritzaren bidez eskaera izapidetu zien guraso-elkarteak zuekin jarriko gara harremanetan.

Izenpe/FNMT/Barkuen Jokua Sinadura Elektroniko-ko Ziurtagiria  erabiliz.

Hauek dira bete beharreko pausuak:

1.- Sartu https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/ampas/web01-tramite/eu/  eta  “Justifikazio” atalean klikatu, gero “+dokumentazioa”-n, bertan “Gatuen justifikazio” deskargatu,  bete eta gorde.

2.-Justifikatzeko fakturak eta ordainagiriak PDF moduan gorde.

3.- “Nire Karpetan” sartu eta jarraitu tramitazioarekin.

2019ko dirulaguntzaren EBAZPENA

Gastuen Justifikazioa 2019

Zalantzak izanez gero jarri zaitezte BIGErekin harremanetan: 94 416 93 60,  Irune iuria@bige.eus