KIROLAON: Bizkaiko eskola-kirolean indarkeria prebenitu eta salatzeko konfidentzialtasunezko kanala

2026-03-05

KIROLAON tresna hurbil eta eskuragarria izan nahi du, kirolaren esparruan egoera zail baten aurrean inor bakarrik edo babesik gabe senti ez dadin.

KIROLAON Bizkaiko kirolaren inguruan dauden pertsonak zaintzeko sortutako konfidentzialtasunezko kanala da, bereziki adingabeko kirolariei zuzendua. Kirolariez gain, entrenatzaileei, familiei eta kirol ingurunean parte hartzen duen edonori ere zuzentzen zaie.

Espazio seguru bat da, non zalantzak, kezkak edo indarkeria-egoerak salatu daitezkeen. Baina ez du balio soilik dagoeneko gertatu diren egoeretarako; etorkizunean indarkeria bihur daitezkeen arrisku-egoerak garaiz antzemateko ere balio du, garaiz esku hartu ahal izateko.

Funtzionamendua oso erraza da. www.kirolaon.eus  webgunean sartu eta inprimaki labur bat betetzea besterik ez dago. Handik aurrera, arlo horretan adituak diren profesionalen talde batek azkar eta konfidentzialtasunez erantzungo du, jarraitu beharreko urratsak eta egoera bakoitzaren ondorio posibleak azalduz.