Albiz Eskolako guraso elkartea Eusko Legebiltzarrean egon da bere ikastetxean hobekuntzak aldarrikatzeko

2025-11-14

Albiz Guraso Elkarteko ordezkariek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, ikastetxeko hezkuntza-komunitateko kide gisa. IGEak berak eskatutako agerraldiaren helburua funtsezko bi aldarrikapen berriro planteatzea izan da: ikastetxeko jolastokian aterpe bat jartzea eta ikastetxeko espazioak zabaltzea.

Beren hitzaldian azaldu dutenez, aldarrikapen horiek ez dira berriak, izan ere IGEtik bertatik nahiz ikastetxetik urteak daramatzate eskaera berberekin. 2019-2023 Planean jasota daude berriro aldarrikatu dituzten eskaerak.

Agerraldiak zentroak euskal instantzia politikoen aurrean dituen beharrak ikusarazteko balio du. Bertaratutako alderdi guztiak ados agertu dira planteatutakoaren beharrarekin. Arduradunek IGEaren proposamena aintzat hartzea, eta ekintzen egutegi argi bat ezartzea espero du BIGEk.

Guraso elkarteak bere agerraldiaren amaieran adierazi duenez, eskaera “hezkuntza-komunitate osoaren egunerokotasuna hobetzeko asmoz” eta ikastetxeko familien babes aktiboarekin egin da.

Gora Euskal Eskola Publikoa! Denona eta denontzat!