2025-26: Musikako oinarrizko irakasketarako eta ikasketa profesionaletako sarbide probak Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan

2025-05-09

Musikako oinarrizko irakasketarako zein irakasketarako profesionaletako sarbide probak egiteko izena emateko epea maiatzaren 2tik 15era egongo da zabalik (13:00ak arte). Izena emateko prozesu osoa online izango da.

Oinarrizko irakasketarako sarbide probak 2011 eta 2017 artean jaiotakoentzat dira.Izen-emateak esteka honetan bete behar dira  conservatoriobilbao.hezkuntza.net/eu/pruebas-de-acceso, eta ikaslearen NANaren kopia, pasaportea, familia-liburua edo errolda-ziurtagiria erantsi beharko dira. Proben datak eta ordutegiak kontserbatorioaren web orrian izena eman ondoren argitaratuko dira.

Ikasketa profesionaletan sarbide proben kasuan ere, izena emateko epea maiatzaren 2tik 15era bitartekoa da. IKASGUNEA plataformaren bidez egingo da. Informazio guztia hemen aurki dezakezue:conservatoriobilbao.hezkuntza.net/eu/pruebas-de-acceso. Proben egunak eta ordutegiak zehaztu barik daude. Eta izen ematea tasak ordaindutakoan baliozkotu egingo da.

Arazorik izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezue helbide honetara: iikasketaburutza@conservatoriobilbao.com

pruebas de acceso 2025 – 2026 sarbide probak