Urduñatik Santurtzira!

2025-06-26

Ekainaren 1ean, Euskal Eskola Publikoaren 32. jaia ospatuko dugu Urduñan, “Lurra, herria, eskola ERROTU” lelopean.

Hasiera ekitaldian, Santurtziko eskola publikoek Jaiaren lekukoa hartu zuten, zalantzarik gabe, ekitaldiko unerik berezienetako bat. Urduña Herri Eskolako ikasle gazteenak eta zaharrenak lekukoa eman zieten Santurtziko lau eskoletako (Las Viñas, Serantes, Itsaso Ama eta Emilia Zuza) haurrei, eta, horrela, Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaiaren prestaketari hasiera ematen.

Ekitaldian Santurtziko IGEetako ordezkariak eta herriko alkateak ere parte hartu zuten.

Beraz, 2026ko ekainaren 7an, Eskola Publikoaren Jaia ezkerraldera itzuliko da, 2008an Barakaldon egindako azken edizioaren ondoren. Gorde data!