Fiskalitateari buruzko prestakuntza saioak federatuta dauden IGEentzat
2022-01-03
Fiskalitateari buruzko doako bi prestakuntza saio prestatu ditugu BIGEn, federatuta dauden IGEentzat, erabilgarriak izango direlakoan. Formazioak online egingo dira arratsaldeko 5:30etan urtarrilaren 19an, gazteleraz, eta urtarrilaren 20an, euskaraz. Prestakuntzen edukiak ezagutu nahi badituzu, sartu albistean eta eman izena.
Hauek dira prestatu ditugun prestakuntza saioetan landuko ditugun edukiak:
Kudeaketa ekonomikoa:
– IGE baten liburuak eta kontuak
– Fakturazioa
Fiskalitatea IGEetan:
– Errolda-betebeharrak (IFZ eta 036 eredua) eta EJZ
– PFEZ (atxikipen profesionalak, 110 eta 190 ereduak)
– 347 eredua
– BEZ
– Sozietateen gaineko zerga
Parte hartzeko, inskripzio formularioa bete:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScFcucGFTOI-EaXk6o_1jOd47mfEls6WIwAJ-oNEHBsjY-oCw/viewform
IGE bakoitzeko gehienez bi pertsona.