Eskola Kirolerako Dirulaguntza 2019 – 2020

2020-06-01

Aurkezteko epea 2020ko ekainaren 1etik 15era bitartekoa izango da, egun bi horiek barne.

Eskola kirolerako diru-laguntzarako eskabidea nahitaez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da.

Sarbidea ziurtagiri elektronikoaren bidez (taula bat eransten dugu aukera guztiekin) bakarrik izango da balioduna, beraz behin hura lortzen duzuenean, horrela jokatu beharko duzue:

 

  1. Lotune edo esteka honetan sartu: https://www.ebizkaia.eus/es/inicio
  2. ā€œIzapideen bilatzaileaā€n ā€œbilatuā€ botoia sakatu.
  3. Ondoren irekitzen den pantailan, ā€œ2019/2020 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programan parte hartzen duten erakundeentzako foru diru laguntzak ā€ deritzon prozeduran klikatu beharko duzue.

 

Behin prozeduran sartuta, ā€œIzapidetuā€ saka dezakezue diru-laguntzarako eskabideari hasiera emateko. Gogora ezazue zuen ziurtagiri elektronikoak aktiboan egon behar duela zuen ordenagailuan.

Hemen daukazue eskabide-inprimakiaĀ betetzeko orduan jarraitu behar diren urratsak jasotzen dituen eskuliburua. MESEDEZ, IRAKUR EZAZUE ARRETAZ DOKUMENTUA.