Begiraleen kontratazioari buruzko jardunaldia: Irailaren 26an, Bilbon

2019-09-03

Datorren irailaren 26an, arratsaldeko 5.30etan, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa-n begiraleen kontratazioari buruzko jardunaldian itxarongo zaituztegu.

Zuen elkarteak monitoreak kontratatzen  baditu, BIGEren bitartez, garrantzitsua da etortzea. Ikasurte honetan berrikuntzak ditugu kontratazioan eta araudia errepasatuko dugu.

Beste kontratazio motaren inguruko zalantzak ere argituko ditugu.