Bilboko on line guraso-eskoletako parte-hartzeak gora egin du

2020-04-28

Guraso-eskola BIGE Gurasoen Elkarteak hiriko ikastetxe publikoetako guraso-elkarteetako familiei, Bilboko Udalaren laguntzarekin, eskaintzen dien prestakuntza-programa bat da.

Une honetan, COVID-19k eragindako egoeraren ondorioz, gurasoak irakasle, psikologo eta jolaskide bihurtu dira, gurasoen betebeharrak alde batera utzi gabe, eta, kasu batzuetan, zailtasun handiak dituzte seme-alabei ikasketetan laguntzeko.

Une honetan lantzen ari garen gaiak honako hauek dira: laguntza emozionala, konfinamendua arazorik gabe gainditzea eta gizarte-isolamendua, bai eta familian ezarritako arauak eta mugak mantentzeko jarraibideak ere.

Maiatzean, Zamakola-Juan Delmas, Kontxa, Arangoiti, Luis Briñas -Santutxu, Cervantes, Pagasarribide, Iruarteta, Basurto, Intxisu, Tiboli eta Unamuno, San Adrian, San Ignazio eta Luis Briñas institutuetako familiekin jarraituko dugu.