“Dislexia eta ikaskuntzaren beste nahasmendu batzuk” prestakuntzarekin jarriko da martxan Basauriko Guraso Eskola 25-26

2025-11-07

“Dislexia eta ikaskuntzaren beste nahasmendu batzuk” prestakuntzarekin jarriko da martxan Basauriko Guraso Eskola 25-26 ikasturtea. Saioa azaroaren 20an izango da, 17:30ean, Bizkotxalde eskolako Haur Hezkuntzako eraikinean.

Basauriko familiei zuzendutako formakuntzaren helburua dislexiari eta beste nahasmendu batzuen inguruan sentsibilizatzea eta informatzea da, eta, horretarako, baliabide praktikoak eskainiko dizkie gaian interesa duten familiei eta profesionalei.

Formakuntza Mariñe Sotok emango du, Dislebiko (Dislexia Euskadi Elkartea) kolaboratzaileak. Saioa gaztelaniaz egingo da eta doakoa da Basauriko eskola eta institutuetako familientzat.

BIGEk antolatu du formakuntza eta Basauriko Udaleko Osasun Arloak diruz lagundu du.