Oiongo liburua eta kultura azoka, elkarbizitza onaren adibide Arabako Errioxan

2019-12-20

Ramiro de Maeztu eskolak Oiongo 1. Azoka antolatu du EHIGE eta Denon Eskola federazioaren
laguntzarekin. Oiongo eskola publikoko ikasleez, irakasleez eta familiez gain, Lantziego, Eltziego, Guardiako Samaniego institutua eta San Bizente ikastolako ikasle eta familiak bildu dira Oiongo liburu eta kultur azokan , Arabako Errioxako bi hezkuntza sareen elkarbiz itza onaren adibide.

Hamaika ekintzaz beteriko programaz gozatu dugu Ramiro de Maeztu eskolan, besteak beste, ikasleen
lanak zituzten 15 stand eta Elkar argitaletxeko stand a egon dira Oionen. Elisa Rueda, Amaia Bermudez,
Edurne Maiona, Antton Arrieta eta Joxe Mari Iturralde idazleak hurbildu dira azokara, eta liburuak erosteko eta trukatzeko aukera ere egon da. Izaskun Mujika ipuin kontalariak eta Adur Larrea marrazkilariak babesa eman diote azokari.

Musika ere ez da falta izan Oionen. ETS taldeko kide den IƱigo Etxezarretak, Xatiro raperoak, Oiongo
Abesbatzak, Tristan Mourguyk eta Kometa taldeko Andoni Bonafauk erritmoa jarri diote gaurko egunari.

Bestalde, Euskal Eskola Publikoaren Jaiak ere lekua izan du Oiongo azokan, izan ere, ekainaren 7an
Bastidan ospatuko den 29. Euskal Eskola Publikoaren Jaiko materiala erosteko aukera egon da.