AAdministrazioaren aurreko kudeaketak

Egungo araudiak IGEek Administrazioarekin dituzten harremanak telematikoak izatea eskatzen du. IGEaren Izenpe txartelaren bidez zein IGEaren ordezkarien bestelako identifikazio modu pertsonalen bidez egunerokotasunak eskatzen dituen izapideak (zuzendaritza batzordearen aldaketak, estatutuen moldaketa, diru laguntza eskaerak,…) egiteko bide bakarra da.

Hori dela eta gogorarazi nahi dizuegu IGEek Denon Eskola zuen ordezkari gisa izendatzeko aukera daukazuela zuen izenean Administrazioaren aurreko izapide horiek guztiak egin ditzan. Aukera hori baliatzeko interesik baduzue jar zaitezte kontaktuan Federazioarekin (info@denoneskola.eus / 945256162).