Denon Eskolan federaturik zaudeten IGE guztiek zuen ohiko jardueratan garatutako ekintza guztien Erantzunkizun Zibila estaltzen duen poliza bat daukazue.

Era berean IGEetan laguntza boluntario gisa eskaintzen duten pertsonentzat zeregin horretan izandako edozein gertakari estaltzen duen boluntarioentzako Istripu Asegurua ere badaukate federatutako IGEek.

Poliza horien kopiak Federazioan eska ditzakezue.

Horrez gain aseguru etxe batekin ikasleek eskola orduetan zein eskolaz kanpoko jardueratan, hamar egun arteko egonaldiak barne, izandako gertakariak estaltzen dituen Ikasleen Istripuetarako Laguntza Medikurako Asegurua adostu dugu. haren kostua 8,5 eurokoa da ikasleko eta urteko.

Ezaugarri orokorrak: