Hezkuntzari Buruzko Informazio Bulegoa Denon Eskolak Vitoria-Gasteizko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuarekin elkarlanean abiatutako egitasmoa da, gaur egun guztiz beharrezkoa bilakatu dena gurasoen eta ikasleen artean antzematen den informazio eta aholkularitza beharraren aurrean.

Ezjakintasuna ikusten da hezkuntza eskaintzaren aniztasun eta ezaugarrien inguruan, gurasoek zein ikasleek dauzkaten eskubide eta betebeharren inguruan eta baita eskolaren bizitzan parte hartzeko dauden aukeren inguruan.

Hezkuntzari eragiten dioten lege aldaketa ugariek beharrezkoa egiten dute informazioa eguneraturik eta antolaturik izango duen erreferentziazko toki bat.

Nahiz eta gaur egun komunikazio eta informazio iturriak asko diren guztiz beharrezkotzat jotzen dugu hezkuntzaren esparruan informazio espezifikoa eskainiko duen zerbitzua.

Zentzu honetan Hezkuntzari Buruzko Informazio Bulegoak hezkuntzarekin loturiko gai guztietarako Vitoria-Gasteizen erreferente izaten jarraitzeko erronkari aurre egiten dio.