Mendiko Eskolako azoka solidarioa

2023-11-29

Amurrioko Mendiko Eskolako Mendiko Gurasoak guraso elkarteak azoka solidarioa antolatu du joan den azaroaren 26an. Guraso elkartean finantzaketaz arduratzen den batzordeak izan zuen ideia. Alde batetik guraso elkartearen kostuen igoerari aurre egin eta bestetik erabiltzen ez ditugun gauzek bigarren erabilera bat izateko azoka solidario bat antolatzea.

Modu honetan ikasleen artean gauzen birziklatzea eta berrerabilera sustatzen ziren estreinatu berria ez den hainbat elementu interesgarri eta erakargarri dagoela erakutsiz.

Familiek material eta jostailu pilo bat ekarri zuten baina horrez gain auzoko taberna eta dendak ere inplikatu ziren eta haietako 20 baino gehiagok ekarpen ezberdinak egin zituzten.

Udalak ere bere partea ipini zuen eta azoka eskolaren patioan egin ahal izateko azpiegitura antolatu zuten.

Ospakizuna oso arrakastatsua izan zen: ekarpen ugari, dirubilketa handia, primerako eguraldia eta Amurrioko auzokideenĀ  partehartze izugarria. Gainera amaitutakoan izandako soberakin guztiak irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarte ezberdinetara eraman ziren.