Jostailu azoka abenduaren 4an Aldaialde eskolan

Aldaiaberri Guraso Elkarteak Jostailu azoka antolatu du hurrengo abenduaren 4rako ikastetxean liburutegia eta patio inklusiboa antolatu ahal izateko eragingo diren gastuetan laguntzeko. Horretarako laguntza eskatu zaie familiei etxean erretiratuta, baina baldintza egokietan, dauzkagun jolas, panpina, mozorro, kirol material eta bestelakoak ikastetxera ekartzeko.

Lehenengo Aldaialde ikastetxean bertan antolatuko da Azoka azaroaren 29an eta ondoren, abenduaren 4an, Zabalganako Gizarte Etxean egingo da.