Izenpe txartelaren izapidea egiteko tutoriala

2026-01-16

Administrazio publikoekin harremanak izan behar badituzue (Eusko Jaurlaritza, udalak, etab.), beharrezkoa da IZENPE txartela izatea.

Gogoratu IZENPE txartela eskatu ahal izateko IFK txartela eguneratuta egon behar dela; hau da, txartelean agertzen den izenak bat etorri behar du zuen elkartearen estatutuetan jasota dagoen izenarekin.

Prozesu guztia errazteko asmoz, tutorial bat sortu dugu, eta horren bidez IZENPE txartelaren izapidea egiten lagunduko dizue.

Hemen zuen elkartearen estatutuak eta juntak kontsultatu ahal izango dituzue, edo bestela, gurekin harremanetan jar zaitezkete eta guk bidaliko dizkizuegu.

IFK txartelari buruzko informazio guztia esteka honetan aurkituko duzue. Zalantzarik izanez gero, deitu iezaguzue.