Eskola kirola: dirulaguntza eskatzeko epea zabalik
2025-06-10
Jakinarazten dizuegu eskabideak aurkezteko epea 2025eko ekainaren10etik 24ra bitartean izango da, biak barne.
Nola eskatu? Eskola-kirolerako diru-laguntzaren eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko duzue.
Ziurtagiri elektroniko bidez bakarrik sartu ahal izango zarete (erakundearen ziurtagiria, BakQ, NAN elektronikoa…).
Jarraitu beharreko urratsak:
- Sartu https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera helbidean
- Klikatu “bilatu” izapideen katalogoan
- Klikatu prozedura honetan: “2024/2025 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren Programako jardueretan parte hartzen duten erakundeei zuzendutako foru-diru-laguntzak (2850)”.
Ikusten ez bada, pantailaren ezkerraldean agertzen diren iragazkiak dituen prozedura bilatu ahal izango duzue (aukeratu Euskara, Kultura eta Kirol Departamentua saileko goitibeherakoan).
- Klikatu “tramitatu”.
Kontuan hartu beharreko bi gai garrantzitsu aurreratzen dizkizuegu:
Kirol-arduradunaren lan-kontratua
Beste urte batez, kirol-arduradunak lan-kontratua izatea baloratuko da. Egiaztagiriak gure aplikazio informatikoan aurkez ditzakezue, dirulaguntzaren eskabidea aurkezteko epea amaitu arte. Kontratuan eskola-kirolean emandako ordu kopurua zehaztu beharko da.
Lotutako erakundeak
Lotutako edo elkartutako erakundeek (ikastetxeak, gurasoen elkarteak, kirol-elkarteak eta/edo egoitza sozial bera duten kirol-klubak) hainbanatu egingo dute partekatzen duten kirol- edo ongizate-arduradun edo entrenatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa.
Dirulaguntzatik kanpo:
Haurren ongizateari buruzko prestakuntza:
- Kirolean edo antzekoetan haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio-ikastaroa egin izana egiaztatu ez duten entrenatzaileen taldeak. Oraindik garaiz zaudete hurrengo estekan egiteko: Sakatu hemen. Behin hori eginda, plataformara igo beharko duzue egiaztagiria.
Eskatutako kirol-titulazioa:
- Kasuan kasuko kirol-modalitateari dagokionez, eskatutako titulazioa egiaztatu ez duen kirol-arduraduna duten erakundeak. Halaber, zuzentzen duten taldeari edo taldeei dagokienez, kanpoan uzten dira aipatutako titulazioa egiaztatzen ez duten entrenatzaileen entitateak. Oraindik garaiz zabiltzate MADE ikastaroa egiteko: Sakatu hemen. Izena eman ondoren, matrikularen frogagiria igo beharko duzue.