Denon Eskolaren Ohiko Batzar Orokorra 2023

2023-11-02

Hurrengo azaroaren 16an, osteguna, Denon Eskolaren 2023ko Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dugu.

 

Bilera horretan 2022-2023 ikasturteari dagokion jarduera memoria eta hari lotutako balantze ekonomikoa  alde batetik eta 2023-2024 ikasturterako egitasmoa eta dagokion aurrekontua beste batetik azalduko dira. Era berean, urtero bezala, Zuzendaritza Batzordeko karguak berriztatu egingo dira.

 

Aurten aukera egongo da Denon Eskolaren egoitzara hurbiltzeko zein  iaz bezala online jarraitzeko, aurretiaz izena emanda kasu bietan.

 

Hemendik gutxira federatutako guraso elkarte guztiek dagokion deialdia eta txosten guztiak jasoko dituzue.