Datorrena datorrela, 2021an ere Euskal Eskola Publikoaren alde!

2020-12-23

Neguko oporrak heldu dira, atseden hartzeko eta indarrak batzeko egunak, 2021eri energiaz aurre egiteko. Benetan urte berezia izan da aurtengoa, komunitatearen beharra agerian geratu da, baita eskolak zein garrantzitsuak diren ere.

Denon Eskolatik neguko opor zoriontsuak opa dizkizuegu eta 2021an ere euskal hezkuntza sistemaren oinarrizko ardatz egituratzaile izango den eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta solidarioa defendatzen jarraituko dugu.

Datorrena datorrela, 2021an ere Euskal Eskola Publikoaren alde!