Bilboko Parte-hartze bidezko Aurrekontuak: bozkatu!
2025-09-15
Bilboko Udalak Parte-hartze bidezko Aurrekontuen edizio berria jarri du martxan. Prozesu honen bidez, herritarrek erabaki dezakete udal aurrekontuaren zati bat zertan gastatuko den.
Proposamenak jasotakoan, ekimen-zerrenda bat osatu da eta orain herritarren botoa jasotzeko fasea ireki da. Horien artean, eskola publikoekin zerikusia duten hainbat proposamen daude: azpiegiturak hobetzea, ekipamendua berritzea eta eskolen ingurunea egokitzea, besteak beste.
BIGEtik, gure eskolekin lotutako proposamenak bildu eta nabarmendu ditugu, eta zerrenda batean batu ditugu identifikatzea errazagoa izan dadin. Funtsezkoa da familiek proposamen horiek ezagutzea eta haien alde bozkatzea.
👉 Horregatik, AMPA guztiei dei egiten dizuegu informazio hau familiei helarazteko eta haiek bozkatzen anima ditzaten. Eskola publikoaren hobekuntzan boto bakoitzak du bere garrantzia!
📅 Bozkatzeko epea: irailak 22 – urriak 3
🗳️ Non eta nola bozkatu:
• Bilboko Udalaren webgunean, parte-hartze bidezko aurrekontuen atalean
• Bilbaoclick makinetan (udaltegietan)
📄 BIGEren proposamen zerrenda: Parte-Hartze bidezko aurrekontuak
Bozkatu eta gure ahotsa entzunarazi! Gure ahotsa!
