SamanieGORA GOAZ! MISIOA

2020-07-10

NOSKI SamanieGORA GOAZ! MISIOArekin estratosferara ailegatu da!

SamanieGORA GOAZ! MISIOA 2019/2020 ikasturtean zehar Samaiego IPI-k garatu duen  zientzia hezkuntza etapa eta arlo ezberdinetan landu duen STEAM proiektua izan da.

Azkeneko helburua globo meteorologiko bat estratosferara bidaltzea izan da. Pasa den uztailaren 3an haien ametsa errealitate bihurtu zen eta hurrengo ikasturtearen hasieran ikasleek beraiek diseinatutako estazio meteorologikoak lortutako datuak aztertuko dituzte.

Hona hemen proiektu hori guztia laburtzen duen bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=KNZlKIUOQN8

Proiektuaren webgunea:

https://sites.google.com/samaniegogasteiz.net/samaniego-i-misioa/berriak