Ramon Bajo ikastetxeko guraso elkarteak haren Gau Beltza ospatu du

2020-11-19

Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko Ramon Bajo ikastetxe publikoko guraso elkarteak 2019an ekin zion lehen aldiz Gau Beltza ospatzeari auzo osoari irekita.

Ikasturte honetan berriz ere atera dira kalera. COVID-19 birusak eragindako murrizketak kontuan izanik erronka itzela zen, baina azkenean lortu egin dute, 6 pertsonako talde eta txanda ezberdinetan antolatuz, ikastetxeko burbuila taldeak kontuan hartuz, eta komunitate osoaren inplikazioari esker gozatuz.

Auzoko ikastetxeko ikasleei zuzendutako kultur jarduera bat izanik erakunde ezberdinen laguntza izan dute: Zapateneon beldurrezko istorio bat kontatu dute, Monstrenkan ipuin bat antzeztu dute, Auzolana Pilotalekuan adinetara egokitutako beldurrezko laburmetraia proiektatu dute, arimei laguntza emateko arma magikoak sortu dituzte Falerina lorategietan, Halabedi Irratian palomitak eman dituzte eta Gasteiz Txikin gaztainak banatu dituzte. Ikastetxeko patiorako sarrera murrizturik dagoenez danbolinarekin gaztainak erretzeko espazio ireki gisa erabili dute.

Paraleloki, IGEak ikastetxeko langileekin ospakizuna baino bi aste lehenago proposamen ezberdinak jasotzen zituen gida bat elkarbanatu zuen non ikasleek Gau Beltzaren esanahi eta ospakizuna aurretiaz lantzeko eta mozorroak egiteko tailerrak egiteko aukerak azaltzen ziren.

ā€œOspakizuna oso arrakastatsua izan zen. Parte hartu zuten Ramon BajokoĀ  ikasleek errespetua eta segurtasuna bermatu zuen ospakizunaz gozatu zuten. Ospakizun honen oroitzapen polita eraman ahal izan zuten etxera harreman sozialak hain preziatuak diren egungo egoeran. Ramon Bajoko guraso elkartetik jarduerak antolatzera animatu nahi zaituztegu hezkuntza komunitateak bizirik mantendu daitezen, horrelako uneak elkarbanatuz eta gozatuz. Bideragarria da antolakuntza, inplikazio, errespetu, segurtasun eta jarrera pixka batekin. Ez gaitzala birusak geldiarazi!ā€.