Judoa protagonista Aiaraldeako III. Topaketan

2022-12-21

Larunbatean Aiaraldeako Topaketa proiektuko hirugarrena ospatu zen Amurrioko BaƱueta polikiroldegian. Proiektuan dauden ikastetxe ezberdinetatik, hala nola, Zabaleko, Mendiko, Artziniega, Etxaurren, Areta, Lamuza eta Lateorro, ikasle ezberdinak gerturatu eta Japoniako arte martziala ezagutzeko aukera izan zuten.

Bertan, Amurrioko Judo Taldea eta, konkretuki Eduardo eta Enekoren eskutik, judoaren oinarrizko ezagutzak landu zituzten ordubetez. Saioan agurra, erorketak, borroka eta errespetua izan ziren eduki nagusi kirolaren hastapen bezala.

Hurrengo topaketarako gogoekin atera ziren partaideak!