Judimendi Eskolako hiri-baratzea
2021-05-04
Eskola txikia eta ikasleen aisialdirako leku handirik gabea izan arren, Judimendi ikastetxeak eskola-baratzea sortzearen alde egin du.
2020-2021 ikasturtearen hasieran, irakasle batzuek baratze bat sortzeko grina azaldu zuten. Gasteizko Udaletxearen Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin harremanetan jarri eta esku zabalik hartuak izan ziren.
Amaia eta Iñakiren laguntza eta orientazioarekin, apirilaren 15ean abiatu zuten proiektu eder hau. Haiek ekarri zituzten landareak, ongarriak eta tresnak. Eta ezagutza. Guraso Elkarteko zenbait gurasok eta zenbait irakaslek parte hartu zuten lehen landaketa horretan, eskolako jolastokia inguratzen duen lorategi txikian, eta lan hori modu autonomoan jarraitzeko oinarrizko ezagutzak jaso zituzten. Klase praktiko honetan parte hartu zuten guztiak proiektuarekin motibatuta eta gogotsu geratu ziren.
Pixkanaka, baratzeak hazten jarraitzen du. Haur eta Lehen Hezkuntzako klase bakoitzak bere lursaila izango du. Ikasleek, irakasleek eta gurasoek zaindu egin beharko dute eta, etorkizun ez oso urrun batean, produktu aberatsak eta osasungarriak ere jaso ahal izatea espero dute.
Judimendi ikastetxeko irakasleek espero dute proiektu honek ikasleen bihotzetan epe luzerako naturarekiko eta bizitza osasuntsuarekiko maitasuna ereitea.