Ikasbideako ikasleek protesta egin dute kalean berogailuarekin duten egoera konpontzeko xedez

2023-02-02

Ikasbideako ikasleak joan den ostiralean protesta egitera atera dira kalera ikastetxean berogailuarekin izaten ari diren arazoak salatzera. Lehenengo ikastetxeko patioan bertan elkartu ziren eta ondoren Lakuara hurbildu ziren protesta egitera.

Egoera hau ez da berria, duela urte batzuetatik hona administrazioak badaki galdarak ez dabiltzala modu egokian eta neguko egun hotzak heltzen direnean ikasgelatako tenperaturak ez direla irakaskuntzarako egokiak, horrek eragiten dituen eragozpenekin.

Arazoa aurtengo neguan ere errepikatu egin da eta behin betiko galdararen konponketa udarako uztea erabaki du administrazioak egungo egoerari aurre egiteko aldi baterako soluzio/partxeak proposatuz baina oraindik ere arazoari konponbide integrala eman gabe. Jakina zen hotza heltzerakoan arazoa berriz ere mahaigainean egongo zela eta horrek eragin du ikasle, familia zein eskola komunitate osoaren haserre eta egon eza, eta hori salatzera atera dira kalera gaiari behin betiko konponbidea emango zaionaren esperantzaz.