Euskararen erabilera sustatzeko hitzaldiak, lantegiak eta formazio-saioak
2020-10-07
Vitoria-Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak ikastetxeetan antolatzeko euskararen erabilera sustatzeko hitzaldi, lantegi eta formazio-saioen eskaintza jarri du abian.
Aurreko urteetan bezala, Ebete eta Geu Elkartea izango dira saio horiek gidatuko dituztenak.
Aukera ezberdinak egongo dira:
- gurasoentzat direnak: gurasoak
- eskolaz kanpoko begirale edo hezitzaileentzako formazioa:Â eskolaz kanpokoak
Zuen Guraso Elkartean horrelakoren bat jaso/antolatu nahi baduzue hemen daukazue izena emateko formularioa. Urriaren 16a baino lehen bete behar da: formularioa.
Egoera dela-eta, saioak ikastetxean bertan antolatzeko zailtasunik baduzue, oharretan idatzi, mesedez: gizarte-etxe batean edo on-line antolatzeko aukera egon daiteke.