Eskola Bideak Salburuan

2024-01-30

Vitoria-Gasteizko Salburua auzoko CEIP Errekabarri HLHI, CEIP Salburua HLHI eta CEIP Arantzablea Ikastola HLHI ikastetxetako guraso elkarteak bestelako erakunde eta auzo elkarteekin elkarlanean Eskola Bideak Salburuan proiektua garatzen ari dira.

Proiektuaren helburua ikasleak aipatutako ikastetxetara modu autonomo eta seguruan heltzeko ibilbideak identifikatu eta planifikatzea izan da eta Vitoria-Gasteizko Udalaren babesa izan du.

Momentu honetan proiektuaren 4. fasea burutu da, azken aurrekoa, azkena proiektua martxan jartzea eta ebaluatzea izango baita. 4. fase honetan aurretiaz landu eta zehaztutako ibilbide horiek seinaleztatu dira.

Hainbeste lanaren ondoren hurbilago ikusten da orain proiektua gauzatu ahal izatea. Zorionak eta animo!