ā€œGuraso Eskolak-Familia Osasuneko Guneaā€ programaren helburu nagusia da gurasoei laguntzea beren seme-alaben eboluzio-etapa ulertzen, eta beren seme-alaben garapena baldintzatzen duten alderdiak (hazkundea, heldutasuna, sozializazioa) hobetzen lagunduko dieten estrategiak, trebetasunak edo bestelako baliabideak eskaintzea.

 

Haurrek gehiago eta hobeto parte hartzen dute eskolan eta, oro har bizitzan, gurasoek informazioa eta beren bizitzetarako aurreikus daitezkeen mugak ematen dizkietenean, denboraren erabilera produktiboa bultzatzen dutenean eta ikaskuntza-esperientziak sustatzen dituztenean, familia-bizitzan ohikoa den bezala.

 

Familiak hezkuntza emozionalean, kontsumo problematikoen prebentzioan, eskola-porrotean, indarkerian, sexualitatean, teknologien erabileran eta mundu digitalean duen garrantziaz hitz egiten da, baina non ikasten du familiak gai horietan guztietan trebatzen?.

Guraso Eskola-Familia Osasuneko Guneak behar horri erantzun nahi dio, informazioa eta ezagutza teorikoak transmitituz eta familiako jarrerekin, balioekin eta portaerekin lotutako gaiak planteatuz.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak % 100eko diru-laguntza eman dio Guraso Eskola- Familia Osasuneko Gunea programari.

Info +Ā iuria@bige.eus

bilboko kontxa MARTXOA
CERVANTES martxoa
BASURTO MARTXOA
BilbokoUdala