IKASTEKO, PENTSATZEKO ETA HAUSNARKETARAKO LEKURIK HOBERENA
“Guraso Eskolak-Familia Osasuneko Gunea” programaren helburu nagusia da gurasoei laguntzea beren seme-alaben eboluzio-etapa ulertzen, eta beren seme-alaben garapena baldintzatzen duten alderdiak (hazkundea, heldutasuna, sozializazioa) hobetzen lagunduko dieten estrategiak, trebetasunak edo bestelako baliabideak eskaintzea.
Heztea ez baita lan erraza, horri buruz hitz egiteko eta eztabaidatzeko gune batean parte hartzea proposatzen dizuegu: “Guraso eskola – familia osasuneko gunea”.
Guraso Eskolek informazioa, trebetasunak eta beharrezko tresnak eskaintzen dizkiete gurasoei, seme-alaben hazkunde integrala errazteko.
Saioetan honako hauei buruz hitz egingo dugu: emozioen kudeaketa, osasun mentala, hezkuntza afektibo-sexuala, elikadura, hezkuntza positiboa, berdinen arteko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren prebentzioa…
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak % 100eko diru-laguntza eman dio Guraso Eskola- Familia Osasuneko Gunea programari.
Zuen ikastetxean Guraso Eskola bat antolatu nahi baduzue, jarri harremanetan zure IGEarekin edo galde iezaguzu:
Info + iuria@bige.eus

