Deskonektatu berriro ere konektatzeko
2021-07-23
2020-2021 ikasturte zaila izan da. Urte honetan, beste behin ere, eskolak gure gizartean betetzen duen zeregin garrantzitsuaz jabetu gara, komunitatean lan egitearen garrantziaz, eta baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak zein kalitatezko hezkuntza-espazioak izatea ezinbestekoa dela baieztatu dugu.
Uda zoriontsua opa dizuegu, deskonektatu eta bete itzazue pilak 2021-2022 ikasturteari ahal duzuen energia guztiarekin aurre egiteko.
Denon Eskolan euskal eskola publiko euskaldunaren alde lan egiten jarraituko dugu, kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta solidarioa.