Denon Eskolaren Ohiko Batzar Orokorra 2022

2022-10-20

Hurrengo azaroaren 16an, asteazkena Denon Eskolaren 2022ko Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dugu.

Bilera horretan 2021-2022 ikasturteari dagokion jarduera memoria eta hari lotutako balantze ekonomikoaĀ  alde batetik eta 2022-2023 ikasturterako egitasmoa eta dagokion aurrekontua beste batetik azalduko dira. Era berean, urtero bezala, Zuzendaritza Batzordeko karguak berriztatu egingo dira.

Aurten aukera egongo da Denon Eskolaren egoitzara hurbiltzeko zeinĀ  iaz bezala online jarraitzeko, aurretiaz izena emanda kasu bietan.

Hemendik gutxira federatutako guraso elkarte guztiek dagokion deialdia eta txosten guztiak jasoko dituzue.