BIGEk dirulaguntzen eskaera eta justifikazioarekin laguntzen zaitu. Zalantzak edota zailtasunak izatekotan, idatzi: bige@bige.eus helbidera.
DIRULAGUNTZA EUSKO JAURLARITZA 2024-2025
- Aurkezteko epea: irailak 21 – urriak 20 (2025)
- Aurkezpena: egoitza elektronikoa
- Informazio guztia hurrengo estekan: Dirulaguntzak 2024-2025
- Zalantzak badituzu edo laguntza behar baduzu, idatzi! bige@bige.eus – 944169360
DIRULAGUNTZA ESKOLA BIDEA, PATIOEN ERALDAKETA ETA EKINTZA FISIKOA FAMILIAN
- 2025-2026 deialdia: DEIALDIA (epea: azaroak 28, 2025)
- Jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa saihesteko
- Behar den dokumentazioa: DOKUMENTAZIOA
- Eskaera formularioa
- Kontaktu-informazioa: BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea – 94 4031577

EUSKALGINTZA 2025
Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanean diharduten pertsona fisikoek edo juridiko pribatuek 2024an burutuko dituzten egitasmoei zuzenduriko dirulaguntzak.
- 2025ean gauzatutako proiektuak
- Eskolaz kanpoko ekintzetan euskara sustatu.
- Beharrezko dokumentazioa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1000042/web01-tramite/eu/
- Aurkezteko epea: urriaren 24ra arte
Deialdia begiratu: EUSKALGINTZA 2025.

ESKOLA KIROLA DIRULAGUNTZA
- Eskola kirola 2025-2026
- Informazio guztia hemen: www.bizkaia.eus/eskolakirola
- Eskola Kirola programa:
2024KO EUSKERA DIRULAGUNTZA Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza honen deialdia egiten du Euskararen erabilera gizarte-eremu guztietan sustatzeko. Hain zuzen ere, ahalegin horretan ezinbestekotzat jotzen du gizartean bertan eragitea, eta bereziki, gure hizkuntza sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeetan.
Horregatik, dirulaguntza lerro honen helburua da irabazi asmorik gabeko erakunde horiekin lankidetzan aritzea, euskararen erabilera sustatzeko funtsezko lanean laguntzeko.
DEKRETOAREN LOTURA: 2024 Deialdia
Informazio orokorra:
- Eskaerak egiteko epeak: 2024ko urtarrilaren 15tik otsailaren 12ra (13: 30ean)
- Tramitazio elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera
- Aurrekontuaren %40 jasoko da gehienez.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Estatutuen kopia eta IGEaren inskripzio-ziurtagiria elkarteen erregistroan
- Proiektuaren azalpen-memoria (gehienez 20 orrialde)
Autofinantzaketa:
- IGEak bere diru-sarrera propioekin aurrekontu osoaren % 35 hartu behar du bere gain, gutxienez
Justifikazioa:
- IGEak eskatutako zenbateko osoa justifikatu beharko du, ematen zaiona alde batera utzita
BILBOKO UDALAREN DIRULAGUNTZAK. 2024-2025
Justifikatzeko dokumentazioa:
- Excel justifikazio ekonomikoa: DOKUMENTUA
- Jardueren memoria
- Fakaturak eta ordainketen ziurtagiriak (osagaientzako eta eskolaz kanpoko ekintzetarako ez da beharrezkoa aurkeztea)

