Bi sari lortu ditu Bastida Eskolak First Lego League txapelketan

Labastida HLHIk bi sari lortu ditu asteburu honetan ospatu den FIRST LEGO League txapelketan. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek antolatzen du lehiaketa. Bastidako Eskola ikasleek bi sari lortu dituzte: Mundulaguna taldeak FAGOR Taldea 2. saria Robotaren Diseinuarentzat eta Bidelaguna taldeak, ordea, Lego Education Robotix Etorkizun Oparoko Gazteentzat saria jaso du.

FIRST LEGO League kirol-txapelketa formatua duen nazioarteko hezkuntza-programa da eta 100 herrialde baino gehiagotan dago zabalduta. Gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea du helburu.

Taldeko ikasketa-esperientzia dibertigarrien eta benetako erronka tematikoen bidez, mundu zientifikoan eta digitalean gaitasunak garatzen dira, eta hainbat balio bultzatu: aurkikuntza, berrikuntza, inklusioa eta taldeko lana, besteak beste.