Arantzabelako eraso LGTBIfobikoaren aurrean elkarretaratzeak Gasteizen

2022-02-14

Gasteizko ikastetxeek elkarretaratzeak eta era guztietako elkartasun keinuak egin dituzte, Arantzabela ikastolan agertutako pintada LGTBIfobikoen aurrean.

Joan den astelehenean, “Putos gays”, “Fuck LGTB”, “Fuck maricones” eta bestelako mezuak zituzten pintada LGTBIfobikoak agertu ziren Arantzabela ikastolan, umeek egindako horma-irudia batean.

Hori dela eta ondorengo ostegunean elkartasuna eta babesa eskaintzeko elkarretaratzeak eta bestelako keinuak antolatu ziren Gasteizko ikastetxe askotan, Eraso LGTBIQ+fobikorik ez! lelopean.

Erantzun nagusiena Arantzabela ikastolako jolastokian bertan antolatu zen, baina ikastetxe gehiago batu dira ekimenera, modu batean edo bestean: besteak beste, Zabalgana, Odon de Apraiz, Errekabarri, Angel Ganivet, Toki Eder, Aldaialde, Judimendi, Aita Orbiso, Barrutia eta Landazuri.