2020ko Gasteizkada bertan behera gelditu da

2020-06-04

Gasteizkadaren hirugarren edizioa izan behar zena bertan behera gelditu da covid-19a dela eta. Aurreko edizioan zortzi ikastetxe publikotatik (Toki Eder, Samaniego, Ramon Bajo, Odon de Apráiz, Barandiaran, Arantzabela, Aranbizkarra eta Angel Ganivet) hurbildutako 800 parte hartzaile bildu ziren ikasle, irakasle eta senitartekoen artean.

Gasteizkada hirian zehar taldeka egiteko ginkana bat da. Ikastetxe bakoitzeko lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek beste ikastetxeetako taldeek burutu beharreko ibilbidea diseinatzen dute zeinean 5 froga ezberdin gainditu beharko dituzten. Froga hauek era askotakoak izan daitezke: hiriaren historiarekin edo eraikinekin loturikoak, matematikoak, artistikoak…

Hurrengo ikasturtera itxaron beharko dugu beraz Gasteizkadaren edizio berri batez gozatzeko. Bitartean iazko irudiekin geldituko gara.

https://www.youtube.com/watch?v=uztV2uOLPy4