Usandizaga Institutuko diseinu ikasleak Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren aldeko kanpainako protagonistak

2022-12-05

1981urtetik, azaroaren 25ean, urtero Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, oraindik gure gizarte patriarkalaren sustraietatik desagerraraztea lortu ez dugun gaitz hau gogoratzeko eta munduan sentsibilizatzeko helburua izanik. Hori dela eta, aurten ere, IES Usandizaga BHIko Diseinu Ziklotik, sentsibilizazio kanpaina bat garatu dute 25A delakoagatik.

Kanpaina honen diseinuan garrantzia transmititzea izan da, ez bakarrik bai eta ezetzaren arteko aldea ikusten jakitearena, baita matxismoa bere alderdi ezberdinetan ere aintzat hartzea, beti ere hain erraz ulertzen edo ikusten ez direnak.

«Miopia» sozialaren salaketa eta pertsona bakoitzak bere jarrerak eta eguneroko keinuak genero berdintasunaren alde «bideratu» behar izatea da sentsibilizazio kanpainaren irudi nagusitik ateratzen den mezua.

Begi-diagrama bat, ikusmen-zorroztasuna neurtzeko, zeinaren edukia gaztelaniaz eta euskaraz “Baietzik gabe, ezetz da” leloa duen mezu lauso batez ordezkatu den kanpainaren irudia da, geltokietan eta hiriko autobusetan ikusgai jarri dena, baita Kursaal Jauregiko fatxadan ere.

Olatz Izagirrek, Diseinuan parte hartu duen ikasleetako batek, azaldu duenez, “gizartearen aldetik dagoen miopia” nabarmendu nahi dute; hain zuzen ere, “keinu, jarrera eta hitz bakoitza”, “berdintasunera eta indarkeria matxistaren desagerpenera bideratu” behar dela uste baitute. «Argi egon beharko luke, baina bada oraindik lausotuta ikusten duenik», aldarrikatu du gazteak.