Arartekoaren urteko txostenak Amasa-Villabonako Zubimusu itunpeko ikastolak jasotako finantziaketa bikoitza jasotzen du.
2026-03-31
2025. urtean aurkeztutako kexa batetik abiatuz, Arartekoak ikertu ditu Villabonako Udalak ikastetxe honi ematen dizkion laguntza ekonomikoak.
Txostenaren arabera, ikastolak kontzeptu berengatik diru publikoa jaso du bi bide desberdinetatik: alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin duen hezkuntza itunaren bidez, eta bestetik, Udalarekin egindako lankidetza hitzarmenen bidez. Laguntza horiek mantentze-lanak, obrak, materialak edo ohiko funtzionamendua bezalako gastuak estaliko lituzkete.
Udalak bikoiztasunik ez dagoela eta laguntzak helburuaren arabera bereizita daudela defendatzen duen arren, Arartekoaren txostenak adierazten du “finantziazio bikoitzaren edo gainfinantzaketaren egoera ukaezina izen diren kasuak antzeman direla” eta adibide gisa aipatzen ditu “funtzionamendu-gastu arruntak eta izaera desberdineko obrak eta instalazioak, zeinak jada itunpeko finantziaketaren bidez estalita egon arren, udal funtsen bidez berriro finantziatu dira.”
Arartekoak azpimarratzen du Zubimusu ikastola ikastetxe pribatua dela, eta dagoeneko finantzaketa publikoa jasotzen duela itunpeko araubidearen bidez; beraz ezin du xede bererako laguntza gehigarririk jaso. Halaber, gogorarazten du aurreko ebazpen batean laguntza mota horiek irregulartzat jo zirela.
Ondorioz, egoera zuzentzeko gomendioa egin dio Arartekoak Amasa-Villabonako udalari. Ebazpenaren helburua da diru publikoarekin finantzaketa bikoitzeko kasuak berriro ez gertatzea.
81. orr. : EU-IA-2025.pdf

